Elkartasun azoka egiteko Gabon bezpera sasoi ona dela ikusi da beste behin Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko abe. 18a, 19:13

Elkartasuna etxetik adierazi daitekeela erakutsi gura izan du Elkar Hezi ikastetxeak eta Euskal Herriko 14 GKE gonbidatu ditu elkartasun azokara.

"Askotan pentsatzen dugu elkartasuna adieraztea Indiara edo Afrikara joatea dela, baina ez. Elkartasuna etxetik, eskolatik, herritik adierazi daiteke, herritar aktibo izaten eta partaidetza zuzena izaten, eta horixe da azoka honekin zabaldu gura izan dugun helburu pedagogikoa", azaldu du Martin Jauregialtzok, Elkar Hezi ikastetxeko irakasleak.

Guztira 50 lgaun inguru ibili dira azoka antolatzen eta Euskal Herriko 14 GKE gonbidatu dituzte. "Mikroelkartasuna izan da mezua eta herriko taldeak ez ezik, bailarakoak ere gonbidatu ditugu", zehaztu du Jauregialtzok.

Matriuskak eta txokolatea
Nikaragua, Peru, Sahara, Boli Kosta edo Ukranian dituzten proiektuak eta hainbat herrialdeetako beste mila produktu ekarri dituzte GKEk Oñatira. Horrela, Ukraniako caviarra edo matriuskak, Sahararen aldeko nikiak eta tea, Indiatik ekarritako oihalak, bidezko merkataritza azokako txokolatea, mermelada eta gailetak eta Peruko haziekin egindako lepokoak saldu dituzte, adibidez. Banoia Txernobileko lagunei, adibidez, amaitu egin zaizkie Ukraniatik ekarritako pastak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak