10:00etan egin dute kadete mailako lasterketa. 18 ziklistak hartu dute irteera, eta Beasaingo Alea Aranburu izan da azkarrena. Bestalde, gazte mailakoen artean, Mikel Aristi bergararra izan da azkarrena. Lehia estua izan du Jonathan Bilbaorekin, baina azken itzulian indartsuagoa izan da. Gazte mailan, 20 zikliar lehiatu dira. Azkenik, master mailan Sergio Sordo kantabriarrak menderatu ditu gainerako 33 txirrindulariak hasieratik bukaerara. San Martingo ermitaren aurrean egin dute sari banaketa ekitaldia.