Ziklo-kros lasterketan 120 txirrindulari inguru espero dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 17a, 13:03

Oñatin ziklo-kros lasterketa egingo dute bihar. Herriko bost ordezkari arituko dira zirkuituan nor baino nor, eta guztira 120 txirrindulari inguru espero dituzte. 44 urte pasa dira dagoeneko Oñatin nagusien azken ziklo-kros lasterketa antolatu zela, eta biharko prest dute guztia Aloña Mendiko ziklismo saileko lagunek.

Munduko ziklo-kros txapelketaren testigu izandakoak dira Oñatiko San Martingo belardiak eta dagoeneko 44 urte pasa dira Oñatin nagusien azken ziklo-kros lasterketa antolatu zutenetik.

Zirkuitua

Biharko, zapaturako, prest izango dituzte Aloña Mendiko kideek bi kilometro eta erdiko zirkuitua. San Martin zuhaiztian hasiko da lasterketa eta ondoan dauden bi zelaitan gora eta behera ibiliko dira txirrindulariak.

Hiru kategoria

Hiru kategoriatako probak egingo dituzte: kadete, gazte eta master kategoriako ziklistak izango dira, hain zuzen. Eta etxeko proba izanda, oñatiarrak gogotsu daude. Herriko bost ordezkarik hartuko dute parte ziklo-krosean: kadetetan Iker Alberdi ibiliko da; gazte mailan Iker Arkauz; eta masterretan Iñaki Barrena, Xabier Altube eta Roberto Zugasti.

Aurtengo lasterketetan ez dira elite mailako txirrindulariak egongo, izan ere, poliki-poliki hasi nahi dute eta gainera elitekoentzako beste aurrekontu bat behar da.

Proben ordutegia

-10:00 Kadeteak (30 min)

- 11:00 Gazteak (40 min)

- 12:00 Masterrak (60 min)

- 13:00 Sari banaketa


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak