Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, lehiaketara aurkeztu dituzten argazki onenekin osatutako erakusketa zabalduko dute. Ikusgai egongo da urtarrilaren 2ra arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
186 erretratu
Guztira, 55 argazkilarik egindako 186 argazki jaso ditu Aloña Mendi mendi sailak lehiaketarako; iaz baino, 31 gehiago (2009an 155 jaso zituzten). Horietatik 142 mendia eta natura atalean lehiatu dira (iaz 111), eta gainerako 44ak denuntzia edo salaketa atalean (iaz 44 erretratu).
Epaimahaia osatu dute Ikatza argazki taldeko Xabier Mata legorretarrak eta Ezkio-Itsasoko Asier Azarolak, eta Bergarako Pol-Pol argazki taldeko Juan Jose Lopez Azurmendik.