Iñaki Galdos oñatiarra Donostiarako Udalerako alkategai

Usoa Agirre 2010eko abenduaren 17a

Iñaki Galdos izan daiteke H1! alderdiaren alkategaia Donostiako Udalerako. Astelehenean hartuko dute erabakia, ofizialki, Donostiako H1!ek egingo duen batzarrean. Afiliatu batzuk proposatu dute alderdiko burua Donostiako alkate izateko. Gaur egun zinegotzi bakarra dauka H1!ek Donostian: Jaione Arratibel.

Iñaki Galdos zinegotzia da gaur egun Oñatiko Udalean. Hiru zinegotzi ditu alderdiak Oñatin. Horretaz gain, Gipuzkoako kirol eta kanpo ekintzetako foru diputatua eta diputatu nagusi ordea ere bada. EAren zatiketatik sortutako H1! alderdiko presidentea da.

Orain dela lau urte egin ziren foru hauteskundeetan EAren zerrendaburua izan zen Deba-Urola barrutitik batzar nagusietarako. Datorren urteko maiatzean egingo direnetan, ordea, Maite Etxaniz zarauztarra (gizarte politikako foru diputatua) proposatu du H1!ek Deba-Urola barrutiko zerrendaburua izateko.

Iñaki Galdos oñatiarra da, 44 urte ditu eta Donostian bizi da. Halere, sarri etortzen da Oñatira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak