Mondragon Unibertsitatearen Enpresa zientzien fakultateak bere kanpus berria inauguratu zuten urriaren 27an, Ibarran. 20.000 m2-ko hedadura dauka, eta 8.500 m2 eraikiak. 13.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Arduradun politiko eta akademikoek azpimarratu dute instalazio "klabeak" direla Mondragon Unibertsitatearendako eta euskal enpresarendako.