Zubillagako zubi berria irekita

Julen Iriondo 2010ko abe. 15a, 16:25

Oñatiko Zubillaga auzoko uholdeak iraganeko kontua dira dagoeneko, edo itxaropen hori dute behintzat bizilagunek. Izan ere, bota dute uholdeak gertatzea errazten zuen Altuna lantegi pareko zubia, eta egun batzuk badaramatza ibilgailuendako zabalik errekan beheraxeago egin duten zubi berriak. Bizilagunak oso pozik daude aldaketarekin.

18 metro luze da, eta  zortzi metroko zabaleradun bidea eta alde banatan bi metro pasatxoko espaloia ditu. 3,3 milioi euro kosta da egitea; zati handiena, 2,7 milioi jaurlaritzaren ingurumen saileko ur zuzendaritzak jarri du, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oñatiko Udalak ere egin dute ekarpena proiektuan.

Bi arazo nagusi zituen zubi zaharrak, lehenengoa errepideak bihurgune arriskutsua egiten zuela pare hartan, nahiz eta saihesbidearekin hainbeste auto ibili ez handik, eta bigarrena uholdeak gertatzea errazten zuela eurite handietan; begi txikiak zituen zubiak, eta ur emari handietan pilatutako enbor eta bestelako zikinkeriek begiek ura hartzeko zuten gaitasuna txikituta eta aldameneko presaren eraginez baita ere errekak gainez egiten zuen sarri, 1983an eta 1992an bezala. Ondo gogoan dituzte Errementarikua baserriko Andres Agirianok eta Urtzailekuako Karmelo Maiztegik urak hainbatetan eragindako kalteak.

Orain, zubi zaharra botata, presa kenduta, errekan gora egokitzapen lanak eginda eta iraganean ere uholdeak eragiteko puntu kritikoak ziren beste batzuk konponduta, etorkizunean auzoan uholderik izango ez den itxaropena dute auzokoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak