Bestalde, Parrokiako misio taldeak parte hartuko du Elkar Hezik antolatuta zapatuan egingo den azokan. Besteak beste, Kolonbiako proiektuaren gaineko informazioa; Hermansoloñaren gaineko albisteak, eta bidezko merkataritza produktuen salmenta jarriko dute. "Arrasateko Eroskiko Bidezko Merkataritzako dendatik ekarriko ditugu produktuak; bakar-bakarrik, janariak eta edariak", esan digute antolatzaileek.