Colibasanuk Annapurnara egindako hiru espedizioetako esperientziak kontatuko ditu, tartean Iñaki Otxoa de Oltzarekin bizi izandakoak. Lagun minak ziren. Elkarrekin egin zuten Otxoa de Oltza hil zen espedizioa. Alpinista nafarrarekin egon zen lau egunetan 7.400 metrotan. Otxoa de Oltza 2008ko maiatzaren 23an hil zen.