Sari banaketa ekitaldia hilaren 17an egingo dute kultura etxean, eta ondoren erakusketa zabalduko dute. Urtarrilaren 2ra arte ikusgai egongo dira lehiaketara aurkeztu diren argazki onenak. Egunero zabalduko dute 18:00etatik 20:00etara, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik.