Aloña Mendiko Beñat Etxabe Usansoloko krosean lehena

Xabier Urtzelai 2010eko abenduaren 10a

Bizkaiko krosik klasikoenean eskuratu du gazte mailako Beñat Etxabek helmuga lehenengo postuan zeharkatzea.

Urtero moduan, joan den asteburuan ehunka atleta izan ziren Bizkaiko lasterketa klasikoenean, belar gainean korritzen duten Usansoloko krosean. Eta, ehunka atleta horien artean Aloña Mendiko Beñat Etxabe izan zen nabarmendu zen lasterkarietako bat. Hala, Etxabe 5.300 metroko proban gailendu zen. Etxaberekin batera podiuma osatu zuten Sendoa taldeko Mikel Fernandezek, eta Txismista taldeko Ander Gartziandiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak