Askotariko ekitaldiak Gabonetarako, gaztelekuan

Mireia Bikuña 2010ko abe. 9a, 11:26

Zinema emanaldiak, lehiaketak, musika saioak eta irteerak egingo dituzte gaztelekuan Gabonetako oporrak aprobetxatuz. Lehen emanaldia zapatuan, hilaren 11n, egingo dute. The Covers taldeak saio didaktikoa egingo du. Talde horretako kide da, Jose de Azpiazu Musika Eskolako irakasle Juan Manuel Gereñu. Emanaldia 18:00etan egingo dute.

Bi irteera egingo dituzte Gabonetan: alde batetik, Baskoniaren partidua ikusi eta izotz pistan patinatzera joango dira hilaren 29an. Parte hartu gura dutenek gurasoen baimena erakutsi beharko dute izena ematerakoan. Hilaren 15a baino lehen eman behar da izena. Beste alde batetik, Bilboko Gabonetako parkera antolatu dute irteera urtarrilaren 4rako. Izenematea hilaren 21a baino lehen egin beharko da.

Lehiaketak

Bestalde, gazteendako askotariko lehiaketak eta txapelketak egingo dituzte. Lehena, kontu kontaketa lehiaketa izango da. Hilaren 19an egingo dute gaztelekuko kuboan. Ondoren, hilaren 31n 17:00etan, mus txapelketa izango da.  Gainera, II. bertso paper lehiaketa egingo dute. Bi maila egingo dituzte adinaren arabera: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako neska-mutikoak, eta DBH eta Batxilergokoak. Lanak urtarrilaren 7a baino lehen entregatu behar dira gaztelekuan. Azkenik, Gabonetako argazki lehiaketa egingo dute 12-17 urte artekoendako. Lanak urtarrilaren 11 baino lehen entregatu behar dira. Irabazleak 50 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 40 euro.

Zinema eta musika

Dantzarako aukera ere izango dute gazteek gaztelekuan. Hilaren 23an Sound Project dj taldeak diskofesta egingo du 19:00etatik aurrera. Azkenik, zinema-zaleek Clint Eastwooden azken pelikula, Gran Torino, ikusteko izango dute. Hilaren 26an 17:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak