Hitzaldi-ikastaroko parte-hartzea irekia da: berriendako eta esperientziadunendako deialdia egin dute. Bi helburu ditu Amillrena Aire Taldeak: pilotu berriei formazioa ematea, eta dagoeneko pilotu direnen maila hobetzea. Hitzaldi-ikastaroa bukatu ondoren, eguraldi ona egiten badu, GPS ikastaroan ikasitakoa abian jartzeko aukera izango dute. Haizearen norabidearen arabera Aloñara edo Kurtzebarrira joango dira parapentean ibiltzera.