Hermansoloñak batzarra egingo du hilaren 14an

Mireia Bikuña 2010eko abenduaren 3a

Argentinako elkartasun taldeko bazkideak, adiskideak eta laguntzaileak gonbidatu dituzte batzarrera (hilaren 14an, 19:00etan).

Zortzi gai landuko dituzte. Bilera hasiko dute aurreko batzarreko akta irakurri eta onartzen. Ondoren 2010ean egindako jardueren txostena aurkeztuko dute, eta 2011rako jarduera-plana ere. Era berean, Argentinara egindako azken bidaiaren gaineko informazioa, zuzendaritza batzordeko kideak aldatzeko proposamena, txosten ekonomikoa eta bazkideekiko komunikazio-plana aurkeztu eta aztertuko dituzte. Batzarra galde-erreguen tartearekin bukatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak