Erretiratuak on-line izenburupean Ulma taldeak bere fundazioaren bidez nagusiendako Internet ikastaroa antolatu du. Ikastaro horren helburua da erretiratuek Interneten gehien erabiltzen diren erreminten erabilera ezagutzea; posta elektroniko bidez informazioa jaso eta bidali, spam-a zer den ezagutu eta posta elektronikoak dituen bestelako arriskuak ezagutu, edozein gairen inguruko informazioa bilatu, nabigatu, bilatzaileak erabili...
Ekimen berria Garagaltza auzoko 51. zenbakiko zerbitzu zentraletan burutuko dute eta hiru ordu eta erdiko iraupena izango du; 09:30ean hasi eta 13:00ak amaitu. Parte hartzea mugatua denez, interesa duten ULMA Taldeko erretiratuek 943-250-300 zenbakira deitu beharko dute izena emateko. Informazio gehiago ULMA Fundazioko web gunean daukazue: