Orain arte bazegoen arau bat, baina ez zen behar adina zehatza, Jose Mari Igartua zinegotziak dioenez. Oraingo ordenantzak zehatz-mehatz esaten du zeintzuk diren animalia-jabeen betebeharrak, animalia babestuta egon dadin eta pertsonak eta animaliak elkarrekin ondo bizi daitezen.
Txakur-jabeen gaineko kexuak
Araua "Oñatiren ezaugarrietara egokitzen da", Igartuak dioskunez. Adibide pare bat ipintzen du: Olakuako putzuko ahateei edo Foruen plazako usoei -zein beste leku publikoetan egoten diren animaliei- jaten ematea debekatuta egongo da.
Era berean, txakurrak lotuta eraman beharko dira beti kalean, herrigunearen barruan. Eta haien gorotzak jaso eta dagokion lekuan bota egin beharko ditu jabeak.