Vicente Ferrer fundazioa aurkeztuko dute hilaren 17an

Mireia Bikuña 2010eko abenduaren 2a

Ulma eta Vicente Ferrer fundazioetako bi kidek euren arteko elkarlanaren ildo nagusiak aurkeztuko dituzte Elkar Hezi ikastetxeak Santa Marinan duen eraikinaren mediatekan. Solasaldia hilaren 17an izango da 15:45ean.

Besteak beste, Vicente Ferrer GKEk Indian burutzen diharduen proiektuen gainean egingo dute berba: ikastetxeak eraiki, osasun laguntza banatu eta herrialde ezbedinen giza kudeaketan eraginkorrak diren proiektuak  bultzatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak