Epaimahaiak diseinua, orijinaltasuna, irudimena, argiztapena, gaia eta berrikuntza baloratuko ditu. Guztira sei sari banatuko dituzte: lehen saria (1.500 euro), bigarrena (1.000 euro), hirugarrena (500 euro), laugarrena (300 euro), bosgarrena (200 euro), herritarrek aukeratutako saria eta sari berezia (500 euro bakoitzarendako). Azken horretan urtean zehar egindako erakusleiho aldaketa baloratuko du epaimahaiak. Bestalde, herritarrek boto bidez aukeratuko dute gustuko duten erakusleihoa. Botoa eman ahalko dute abenduaren 28ra arte Kontzejupetik aldizkarian jasoko duten txartelarekin. Udaletxeko harrera bulegoan, Turismo Bulegoan edo Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza Sailean entregatu ahalko dira botoak.