Lapurrak sartu dira ETEOn

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko aza. 29a, 12:21

Zerbait arraroa sumatu zuten udaltzainek lehengo ETEOn, eta lapurrak sartu zirela ikusi zuten gero. Zerrenda egiten ari dira orain enpresagintza fakultatekoak.

Udaltzaingoaren patruila batek susmoa hartu zuen atzo gauean, 21:30ak baino lehen, zerbait arraroa gertatzen ari zela lehengo ETEOn, San Lorentzon. Udaltzainek eurak kontatu duten bezala, Ertzaintzari abisua eman eta eraikinera sartu zirenean ikusi zuten lapurrak sartu zirela; ordurako, baina, hanka egina zuten lapurrek. Orain, enpresagintza fakultateko arduradunak ari dira ikusten zer falta den eta lapurtu duten gauzen zerrenda egiten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak