Gazteek Internet geroz eta gehiago erabiltzen dute eta edukiak partekatzen dituzte; nagusiki beraien artean komunikatzeko, eta argazki eta bideoak igo eta iruzkinak egiteko. Gainera, gazteek Internetekiko erakusten duten jarrera oso aktiboa da.
Hala ere, Montse Ereñok, Mondragon Unibertsitateko informatika irakasleak, esan zuen gazteei Internet bakarrik erabiltzen uzten diegula eta horrela, aukera dutela eurentzat egokiak ez diren edukietara iristeko.
Ereñok gaineratu zuen beharrezkoa dela gurasoek seme-alabei laguntasun hezitzailea ematea.