Uribarri auzoko jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran

Mireia Bikuña 2010eko azaroaren 26a

Gaurtik domekara San Andresen omenezko ospakizunak egingo dituzte.

20:00etan hasiko dituzte jaiak auzoko eskolan etxafuego jaurtiketarekin, bertso saioarekin eta gaztain-erre janarekin. Ondoren, 22:00etan 21. mus txapelketa egingo dute Urtiagainen. Bihar, haurrendako jolasak eta  merienda egingo dute 16:00etan eskolan. 21:00etan auzo afaria eta erromeria egingo dituzte Urtiagainen.
Domekan, azkenik, meza nagusia egingo dute 12:00etan Oñati Abesbatzaren laguntzarekin. Ondoren luncha eta bertso saioa egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak