Pilar Legarra: "Tratu txarretan maitasun asko dago, baina gaizki ulertutako maitasuna da"

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 18a, 18:16

Horixe esan zuen Pilar Legarra psikologo eta psikoterapeutak atzo Oñatin egindako hitzaldian. Emakumeek zergatik ez duten gaizki tratatzen dieten gizona uzten, zergatik ezin duten emakumeek egoera horretatik irten. Galdera honi erantzuten saiatu zen Legarra.

Legarrak esan zuen askotan arrazoi ekonomikoak edo haurrak izatearen aitzakiak jartzen dituztela, baina psikologikoki emakume horiek haustura izugarria daukatela.

Emakumeak errua duela sinisten du

Bai lanaren arazoak dituelako, edan egiten duelako, jeloskorra delako… Horrelako arrazoiak bilatzen dira. Baina horrekin batera erruaren onarpena ematen da eta emakumeak benetan sinesten du bera dela erruduna.

Faseak

Aurreikuspen falta horretan, fase batzuk bereizten dira: tratu txar psikologikoaren fasea eta tratu txar fisikoaren fasea. Baina horien ostean, barkamen eskaeraren fasea etortzen dela azaldu zuen Legarrak.

Baikor izateko arrazoirik ez

Bestalde, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen legearen inguruko zalantza asko dauzka Legarrak.

Hala ere, gaur egungo egoeraren aurrean, Legarra ez da batere optimista.

Lerragak argi utzi zuen atzoko hitzaldian maitasuna, maitatzeko eta zaintzeko dela, baina behin ere ez mina egiteko.

Hitzaldia Oñati Ezkerretik koalizioak antolatu zuen azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak