Udal musika bandak Santa Zezilia omenduko du hilaren 28an

Mireia Bikuña 2010ko aza. 18a, 16:29

Musikarien patroia omentzeko kontzertu berezia egingo dute Santa Ana antzokian hilaren 28an, 12:45ean. Parrokiako abesbatzak ere parte hartuko du emanaldian.

Kontzertua hasteko Inazio Ibarrondok zuzentzen duen bandak hiru pieza eskainiko ditu: Alborada de Segura, Pique dame eta Elvis selection number 1. Ondoren musika bandak eta parrokiako abesbatzak bost pieza interpretatuko dituzte elkarrekin. Kontzertua bukatzeko Esnal maixuak idatzitako Cantantibus abestuko dute.

Gabonetako kontzertua

Bestalde, abenduaren 19an egingo dute gabonetako kontzertua parrokian, 19:00etan. Herriko hainbat musikari elkartuko dira urteko emanaldi garrantzitsuenetariko baten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak