Jostailu erakusketa egingo dute hilaren 27an eta 28an.

Mireia Bikuña 2010ko aza. 18a, 13:46

Oñatiko Udalak eta Aisialdi, Hezkuntza eta Kultura Zerbitzuak (AHK) antolatuta jostailu erakusketa egingo dute Txaloka ludotekan. Hilaren 27an eta 28an 0-9 urte arteko neska-mutikoendako askotariko jostailuak erakutsiko dituzte 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Eskaintza zabala


Hirugarren urtez egingo dute jostailu erakusketa. Helburua 0-9 urte artekoendako jostailuei buruzko informazioa eta aholkuak ematea da. Bide batez, jolasaren garrantzia azpimarratu gura dute. Arduradunek esan digute haurraren bizitzan jatea eta arnasa bezain garrantzitsua dela jolasa eta umeak hezteko tresna ezin hobea dela.
Askotariko jostailuak ipiniko dituzte: puzzleak, manipulazio jokoak, jolas kooperatiboak, eta muntatzeko jokoak, besteak beste. Gainera,  txoko digitala egongo da: CDak eta DVDak erakutsiko dituzte. Adinka sailkatuko dituzte jokoak.

Txandako dendak


Aurtengo berrikuntza izango da Txanda elkarteko jostailu denden parte-hartzea. "Guk geuk egin genien gonbidapena Txandako kideei. Informazio eske etortzen ziren askok eta askok galdetzen ziguten ea zein lekutan erosi ahal zituzten gustuko jostailuak. Hori horrela, ikusi genuen herriko jostailu denden parte-hartzea inportantea zela", esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak