Fermin Etxegoienek jaso du Euskadi Literatura Saria

Maider Arregi 2010eko azaroaren 17a

Autokarabana eleberriarekin saritu dute Fermin Etxegoien kazetari eta idazle oñatiarra.  Etxegoienek euskara erabiltzaileei eskaini zien atzo saria.

Orotara, sei sari banatu zituzten atzoko ekitaldian: itzulpengintza eleberria, haur eta gazte literatura, gaztelaniazko eleberria, ilustrazioa, euskarazko eta gaztelaniazko saiakera eta euskal eleberriaren sariak, hain zuzen. Azken hori jaso zuen Fermin Etxegoien oñatiarrak.

Jon Maia dantzariaren ikuskizunarekin musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan zuten ekitaldian egon zirenek.

1997. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero saritu ditu literatura lanak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak