Gurasoendako Interneti buruzko hitzaldia antolatu du Ulmak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 17a, 14:06

Eguenean, azaroak 25, egingo dute Oñatiko Ulma auditorioan 18:00etan hasita. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle Montse Ereñok egingo du hitzaldia.

12-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako hitzaldia antolatu du Ulma kooperatibak. 'Gure seme-alabek jaten dutena zaintzen badugu... zergatik ez dugu zaintzen Interneti ematen dioten erabilera?' izenburupean pil-pilean dagoen gaia landuko dute bertan.

     Ulma kooperatibak antolatu du hitzaldia. "Ezinbestekoa da jarrera aktiboa izatea, prestutasuna eta interesa erakustea", adierazi dute Ulmatik. "Eta horretarako ez da ezagutza tekniko handirik behar". Hala, gurasoendako hitzaldia egingo du azaroaren 25ean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle Montse Ereñok.

     Tokia dela-eta hitzaldira joateko beharrezkoa izango da izena ematea. Interesatuek 943 250 300 telefono zenbakira deitu behar dute edo fundacion@ulma.com helbidea eman dezakete izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak