Baserri horretan, sokamuturrean erabiltzen dituzten zezentxoak hazten dituzte. Sakan ikusiko dute zela zaintzen dituzten zezentxoak, nola garraiatzen dituzten, eta baita abeltzaintza mota horrek dituen ezaugarriak ere.
Paintballean jolastera
Egunaren bigarren zatian, arratsaldean, ekintza dibertigarria antolatu dute Topalekukoek. Debaventura gunera bisita egingo dute eta han paintball jolas berezia egiteko aukera izango dute. Paintballean bi talde lehiatzen dira, nor baino nor gehiago, "gezurretako armekin". Pintura erabilita aurkariak kanporatzea da jolasaren helburua.
Gurasoen baimena
Zapatuko irteeran parte hartu gura duenak izena eman beharko du aurrez Gaztelekuan bertan. Gurasoen baimena ezinbestekoa izango da irteerara joateko. Bestalde, norberak eraman beharko du egun horretarako bazkaria. Topalekukoek gaztetxoak animatu gura dituzte antolatu duten irteeran parte hartzera.