Ikusi Makusikoak oholtza gainean abenduaren 10ean

Mireia Bikuña 2010eko azaroaren 24a

Pake Leku elkarteko antzerki taldeak '¿Problemas de pareja?...la solucion aqui' antzezlana egingo dute abenduaren 10ean Santa Ana antzokian, 20:30ean. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai abenduaren 7an eta 9an 18:30etik 20:00etara erretiratuen elkartean lau eurotan.

 

Ikusi Makusi taldekoek bikote harremanen gaineko antzezlana taularatuko dute. Krisi egoeran daude eta konponbide bila psikologoarengana jotzen dute. Hark antzerako egoeran dauden hiru bikoteren kasuak aztertuko ditu. Herritar guztiak gonbidatu gura dituzte Pake Lekukoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak