Musika, artea eta zinema zapatuan, Kutxaren Kultur zirkuituari esker

Kutxaren Kultur zirkuituaren eskutik, musika, artea eta zinema izango dira protagonista zapatuan, azaroak 13, Oñatin. Egun osoan zehar izango dira ekitaldiak eta ekintzok gaztelekua, Herriko plaza eta Kultur etxea hartuko dituzte. Kalitatezko kultura ekintzez gozatzeko plan ezin hobea, beraz.

Hiru kontzertu izango dira gaztelekuan. Hiru talde, beraz, eta indie eta rock alternatiboarekin gozatzeko hiru proposamen: Piztiak, Gora Gora Kids eta The Wedding Present taldeek joko dute. Hirurek antzeko estiloa lantzen duten arren, talde bakoitza proposamen ezberdina da; nor baino nor interesgarriagoa. Hasieran saio laburrak egitea pentsatu zuten antolatzaileek; The Wedding Present taldearen emanaldia bereziki. Azkenean, baina, erabaki dute iraupen aldetik ohiko saioa izatea. Hau da, The Wedding Present taldeak, beste taldeak moduan, ordubetez egongo da gutxienez gaztelekuko agertoki gainean.

Musikaz gain, zinema ere izango da kultura etxean: Kultur Expresso ekimeneko film laburrak eta Kimuak egitasmoko lan batzuk ikusi ahalko dira; guztira, zortzi film labur.
Azkenik, euskal gazte sortzaile batzuen arteaz gozatzeko aukera izango da plazan; zuzenean eta egun osoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.