Puntu horiek dira: Gipuzkoako Parketxe sarea, egokitutako ibilbideak, TALAIA senda, Gipuzkoako bide sarea eta gizarteratze programa. Azaldu zuen lehenengo egokitutako ibilbidea Gomiztegi eta Arantzazu artekoa izan zela; ondoren, Aralar eta Larraitz artean egin zuten beste bat.
Bi apustu
Uribarrenek gaineratu zuen apustuak bi direla: "Alde batetik, parke naturaletako kudeaketa lideratu; eta, bestetik, naturari lotutako aisialdirako azpiegiturak sakondu".
Kudeaketaren eboluzioa
Asier Arresek parke naturalen kudeaketak izan duen eboluzioari buruzko hausnarketa egin zuen: "Parke Naturalen kudeaketan kalitatezko politikak ezartzen gabiltza; eta, parketxeetan, ibilbideetan eta irisgarritasunean gabiltza inbertitzen".
30 lagun egon ziren hitzaldian
30 lagun inguru egon ziren hitzaldian. Amaieran galderak egin zituzten: onddoak izan zituzten berbagai, besteak beste.