Domekan, Arantzazuko aparkaleku berrian, ermita azpian egin dute hitzordua, 11:00etan. Handik oinez amildegi azpira abiatuko dira. Patxi Hipolito zenaren errautsak sakabanatuko dituzte, eta ekitaldi bat egingo dute haren oroimenez; oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten.