Azaroaren 26an, egubakoitza, Ttanttaka antzerki taldeak No me hagas daño antzezlana eskainiko du Santa Ana aretoan, 22.30ean. Emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Kultura etxean, ohiko ordutegian, 10 euroren truke. Genero indarkeriaren gaineko lana da eta hain zuen, azaroaren 26an izango da, azaroaren 25a Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna delako. Kike Diaz de Rada, Maiken Beitia eta Isidro Fernandez dira antzezlaneko protagonistak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.