Bi omenalditxo egingo dizkiote Patxi Hipolitori

Ubane Madera 2010ko aza. 5a, 14:39
Aurrenengo omenaldi ekitaldia oraingo domekan egingo diote, jaioterrian. Hain zuzen, Donostiako Haizearen Orrazian egin dute hitzordua, 12:00etan. Bigarren omenaldi ekitaldia, berriz, astebete geroago izango da, Oñatin.

Kasu horretan (azaroaren 14an), Patxi Hipolitok berak aukeratutako mendiko txoko batean egingo diote omenaldia, eta hara automobilez joan ezin denez, Arantzazun egin dute hitzordua, 11:00etan, Zelai Zabal ondoko aparkalekuan. Handik abiatuko dira oinez. Omenaldia bera 11:30ean izango da.

Potxo Edizioak

Oñatiko gaztelekuko dinamizatzaile izateaz gainera, bestelako lan eta ekimen askotan parte hartu izandakoa da Hipolito. Besteak beste, Potxo Edizioak argitaletxeko sortzailea izan zen.

Hari zor dizkiogu, besteak beste, Lope Agirrekoren Carta a Felipe II (1997- 2002), Luis Duranen Barco Pirata (1997) eta Algebra (2007) komikiak, Pernan Goñiren Aingeru Baltza komikia (1998), Jon Aiastui autorearen Nongo Nor olerkiak (1999), Angel Mosquitoren Villa Tesei komikia (2000) eta Zura bandaren Ilargi handi, zauri zarae disko-liburua, Meta diskoetxearekin batera (2005). Lan honetan, 1936ko Gerran desagertutako Federico García Lorca, Lauaxeta eta Nikolas Lekuona omendu nahi izan ziren, beren poemak eta irudiak bilduz. Azken argitalpena Henry David Thoreauren Desobedientzia zibila izan da. Esku artean zuen beste egitasmo bat, aurtengo neguan kaleratzekoa: Urbieta kaleko borroka komikia, J. J. Pi sortzailearena. (Potxo Edizioak gaineko artikulua eta argazkia: Sustatu.com)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak