Udal zergak %2,3 igoko dituzte 2011n

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 2a, 16:47

2011rako ordenantza fiskalak onartu ditu Udalbatzak. Hazienda batzordeak proposatuta, zerga ordenantzen irizpide orokorra KPIa igotzea izan da; hain justu, %2,3 igotzea. Igoera onartu zuten EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE taldeetako zinegotzien botoekin; Oñati ezkerretik koalizioak kontra bozkatu zuen eta PPko zinegotzia abstenitu egin zen.

Salbuespenak izango dira

Hazienda batzordearen proposamena batzorde guztietan aztertu ostean, erabaki dute hainbat salbuespen egitea: jarduera ekonomikoen zerga, obren zerga, ludoteka eta udalekuak ez dituzte igoko; landa lurren zerga igoko da %0,5; zabor tasa igoko da, mankomunitatearen proposamena jarraituz, %1,99; kiroldegiko tasak igoko dituzte %4,3. Gainontzeko zergak baino bi puntu gehiago igoko da kiroldegiko zerga. Diruzainak adierazi zuen hori horrela dela zerbitzuaren defizita ez igotzeko.

Gutxienekoak jarriko dituzte eraikuntzan

Azaldu behar da obren tasak ez dituztela igoko, baina eraikuntza motaren arabera gutxieneko batzuk jarriko dituztela (sukaldea, komunak, leihoak...).

Oñati ezkerretik, kontra

Oñati ezkerretik koalizioak azaldu zuen egoera ekonomikoa kontuan hartuta "zergak dauden bezala" utzi beharko liratekeela.  Gaineratu zuten langile gehienek ez dutela KPIak markatutako soldata igoera izango. Bestalde, eskatu zuten kutxazain automatikoen gune publikoen okupaziogatik tasak jartzea.

PPkoa abstenitu egin zen

PPkoak ere, bere aldetik, gauza bera eskatu zuen: zergak izoztea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak