(Azken ordua, 14:15): 'Baltzategi' baserria barrutik ia erabat erre da. Teilatua zatika jausten dabil eta oraindik suhiltzaileak bertan daude, baserri kanpotik ura botatzen. Ke handia ikusten da, baina dagoeneko sugar handiegirik ez. Edozelan ere, lekukoen arabera, kanpoko aldeko harrizko paretak ez ezik, gainerako guztia kiskalita dagoela dirudi.
Suak hartu du Uribarri auzoko "Baltzategi" baserria. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 12:50ean jaso dute abisua. Baserriaren azkeneko solairuak hartu du su eta teilatua ere sutan dago. Zorionez, suak ez du kalte pertsonalik eragin eta animaliak baserritik ateratzea lortu dute.