MUko Enpresa Zientzien Fakultateak bere 50. urteurrena ospakitzeko ekitaldien artean, Leopoldo Abadia mediatikoak ekintzailetasunaren inguruko hitzaldia eskaini du jendez lepo bete den Oñatiko Santa Ana antzokian. Era dibertigarri, zuzen baina era berean gordinean, egungo krisi ekonomikoaren jatorria aztertu du, baita bere ustez orain jarraitu beharreko pausuak azaldu ere. Baikortasunaren, zentzuz jokatzearen eta berritzaile izatearen aldeko apustua egiteko esan dien besteak beste, bertan bildu diren ikasle, irakasle eta adituei.