Zumaiako Flysch-a ezagutzeko irteera egingo dute martxoan

Mireia Bikuña 2010ko ots. 19a, 10:04
Zumaiako Flysch-a izango da atzo hasi zen Ingurumen Astearen protagonista nagusia. Besteak beste, ibilaldia egingo dute Deba-Zumaia itsalabarrean azaleratuta dagoen flysch-a ikusteko, eta leku horri buruzko Haitzen hitza dokumentala emango dute. Dena den, Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Astean, beste hainbat ekintza egingo dituzte; besteak beste, hitzaldiak, zineklub emanaldi berezia, eta bihar eta etzi egingo dituzten Zuhaitz Feria eta Zuhaitz Eguna.

60 milioi urteko sekuentzia

Zumaiako Flysch-a ezagutzeko irteera martxoaren 7an egingo dute. Dagoeneko izenematea zabalik dute. Interesatuek Natur Eskolako telefonora (943 71 64 04) deitu beharko dute izena emateko.
Ibilaldia ordu eta laurdenekoa izango da, gutxi gorabehera. Itsasoak lagundutako itsaslabar zoragarrietan milioika urtetako historio geologikoa biltzen da, eta horrenbestez gune horrek Biotopo Babestuaren izendapena lortu berri du. Bestalde, Itzurun hondartzako estratuetan Kretazeo-Tertziario muga ikus daiteke, iridio geruza batek markatuta. Flysch-aren geruza-sekuentziak ia- ia 60 milioi urteko (duela 110 milioi urtetik duela 50 milioi urte ingurura) segida jarraitua osatzen du, eta han Lurraren historiaren gertaera eta kataklismo garrantzitsuen arrastoa ikus daiteke.

Zuhaitzak, Zubillagan

Bestalde, Ingurumen Astearen baitan, bihar eta etzi, Zuhaitz  Feria eta Zuhaitz Eguna egingo dituzte.
Bihar, 09:00etatik aurrera, Zuhaitz Feria egingo dute zapi mintegik. Euren landareen erakusketa eta salmenta egingo dute herriko plazan.
Azkenik, domekan, Zuhaitz Eguna egingo dute. Zubillagan, Oñati eta Urkulu errekek bat egiten duten lekuan landatuko dituzte zuhaitzak; besteak beste, lizarrak, haritzak eta gereziondoak. Guztira, 225 bat zuhaitz eroango dituzte. Zuhaitz Egunean parte hartu gura dutenak 09:00etan bilduko dira herriko plazan. Autoa eroatea gomendatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak