Zuhaitz eguna eta lau hitzaldi Ingurumen Astearen barruan

Mireia Bikuña 2009ko ots. 11a, 10:49
Urtero lez, Natur Eskolak antolatuta Ingurumen Astea egingo dute bihartik hilaren 22ra arte. Egitarau zabala prestatu dute, eta lehen ekitaldia biharko zine-klub saioa izango bada ere, ekintza gehienak datorren egunotan egingo dituzte; besteak beste, zuhaitz azoka, hitzaldiak, zine emanaldiak, erakusketa eta egun osoko irteera egingo dituzte.

Liu Jie zuzendariaren El úlimo viaje del juez Feng pelikula eskainiko dute bihar, zine-klub saioan 20:00etan.

Lau hitzaldi

Domekan zuhaitz azoka egingo dute plazan. 09:00etatik aurrera hainbat mintegietako landareen erakusketa eta salmenta zabalduko dute; besteak beste, zuhaitzak, koniferoak, fruta-arbolak eta loreak jarriko dituzte ikusgai eta salgai.
Ingurumenarekin zerikusia duten gai ezberdinei buruzko hitzaldiak egingo dituzte hurrego astean. EHUko irakasle eta biologo Joserra Aihartzak saguzarren gainean egingo du berba hilaren 16an. Bestalde, Anton Uriarte klimatologoak klima aldaketari buruz jardungo du hilaren 17an. Eguaztenean, hilaren 18an txori txikien egoeraz eta migrazioaz egingo du berba Josemari Unamuno ornitologoak. Azkenik, hilaren 20an, Euskal Herriko ugaztunen gainean egingo du berba Jorge Gonzalez bilogoak. Hitzaldi guztiak  Natur Eskolan egingo dituzte 19:00etan.

Irteera eta zuhaitz eguna

Hilaren 21ean, zapatua Urdaibai Biosferako Erreserbara egun osoko irteera egingo dute. Interesatuek Natur Eskolan eman dezakete izena.
Ingurumen Asteko azken egunean, hilaren 22an, zuhaitz eguna egingo dute. 10:00etan plazan bildu ondoren, hainbat zuhaitz landatuko dituzte.

Onddoen gaineko erakusketa

Euskadiko Biodbertsitate Zentroaren eskutik Onddoen mundua delako erakusketa jarriko dute Natur Eskolan. Hilaren 16tik aurrera 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute astelehenetik egubakoitzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak