Bestalde, gripearen aurkako txertaketa kanpaina abian da Oñatiko Osasun Zentroan. Astelehenetik egubakoitzera ipintzen dituzten 10:00etatik 16:30era arte. Txertoa edonork har dezake, baina arrisku gehiago dutenei bereziki aholkatzen diete. Hain zuzen ere, 65 urtetik gorakoak, diabetikoak, eta biriketako, bihotzeko, gibeleko edo giltzurruneko gaitz kronikodunak dituztenak.