Zubillagako Altuna enpresa ondoko zubia konpontzeko lanak, abian

Mireia Bikuña 2009ko mar. 20a, 11:18
Aurrekontua, guztira, 3,6 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzako Ura Agentziak 2,7 milioi euro ordainduko ditu, eta Foru Aldundiak, Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, 901.000 euro ordainduko ditu. Udalak lanak egin ahala izateko lurrak utzi dizkio Moiua enpresari.

1983 eta 1992 urteetan Zubillagan egondako uholdeak berriro errepika ez daitezen, Altuna enpresa ondoko eta trenbide zaharreko zubiak bota egingo dituzte.

18 metroko zubi berria

Zubillagako Altuna  ondoko lanak bi zatitan egingo dituzte LKS enpresak egindako proiektuaren arabera. Egunotan erreka bazterreko sastraka eta zuhaitzak kendu dituzte, eta hasi dira erreka zabaltzen. Lehen fasean, su-hiltzaileen egoitza parean hasiko den 18 metroko zubi berria egingo dute. Sei metroko altuera izango du, eta zortzi metroko zabalera. Zubiaren kanpoaldean 2,26 metroko espaloiak egingo dituzte. Ezaugarri abangoardistak izango dituen zubi berria egin ondoren, Altuna enpresa ondoko eta trenbide zaharreko zubiak bota egingo dituzte.
Bigarren fasean, Altuna ondoan dagoen presako kota jaitsi egingo dute; hain zuzen ere, 2,6 metrora. Era berean, erreka bazterra indartzeko harrizko pareak jarriko dituzte Zubillagako zubiaren pareraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak