LKSk idatzi duen proiektuaren arabera, bidegorriak erakunde publikoen, enpresen eta partikularren jabetzakoak diren 24 lursail ukituko ditu. Bestalde, lurrapizko bi pasabide egokituko dituzte ibilbidean zehar: Madalenako biribilgunea gurutzatzeko bata, eta herriko saihesbidea gurutzatzeko bestea. Azken hori, Cartonajes Arregi lantegitik Obispo Otadui aldera egingo dute. Lanok hamar hilabetetan egin beharko dituzte.