Zubikoa kiroldegian sistema informatikoa aldatu egin dute, eta aurrerantzean hatz-markarekin sartu nahi dutenek ezinbestean berritu egin beharko dute. Hain zuzen, gaur hasiko dira hatz-markak berritzen. Dena den, egun eta ordutegi ezberdinak dituzte: 18an, 23an, 25ean eta 27an 08:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; hilaren 17an, 24an eta 26an 08:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara; eta hilaren 28an, 09:00etatik 12:00etara. Hatz-marka berritzen ez dutenek bazkide txartelarekin sartuko beharko dute.