Kiroldegiko handitze lanen barruan lur azpian eraiki ziren garajetatik hamahiru itxiak dira. Herri jabetzako lurretan jasotako eraikinak izanik ezin dira saldu; hortaz, Udalak, 50 urterako lagatzea erabaki du. Epe hori beteta, garajeak udalaren eskura itzuliko dira. Edozelan ere, herritarrak Udalarekin duen kontratua edozein momentutan eten daiteke. Kasu hartan, noski, Udalak, erabilpen urteen arabera kalkulatutako kalte-ordaina itzuliko dio.
Zubikoa azpiko hamahiru garajeak bi tamainakoak dira: 30 metro karratuko hamar garaje, eta 23 metro koadroko beste hiru. Plaza bakoitzak duen azaleraren arabera, erabilera eskubidearen truke ordaindu beharreko kanona ezberdina da: handienen kasuan, 27.500 euro eta txikienen kasuan, 21.500 euro. Kanon hauei BEZa batu behar zaie.