Bi tamainako garajeak
Lehenengo deialdian eman barik geratu ziren zortzi garajeak bi tamainakoak dira: 30 metro koadroko bost garaje, eta 23 metro koadroko beste hiru. Gainera, aparkaleku bakoitzak duen azaleraren arabera, erabilera eskubidearen truke ordaindu beharreko kanona ezberdina da: 27.500 euro, handienen kasuan, eta 21.500 euro, txikienean kasuan. Kanon hauei BEZa gehiatu behar zaie.
Bi baldintza bete behar dira
Zozketan parte hartu ahal izateko bi baldintza bete behar dira: Oñatin erroldatuta egotea edo enpresaren egoitza soziala Oñatin alta emanda egotea, eta turismo baten jabe izatea. Gainera, zozketan parte hartzeko, 2.700 euroko behin-behineko bermea ordaindu beharko da.