Zuazolako ikasleek bigarren saria jaso zuten Donostian

Mireia Bikuña 2009ko maiatzaren 11

Klik eta klik lehiaketaren VI. edizioko sari banaketa ekitaldia Donostiako Bataplan diskotekan egin zuten. Zuazola-Larraña institutuko DBHko hirugarren mailako ikasleek bigarren saria jaso zuten. Hain zuzen ere, iPod shuffle musika-aparailu bana jaso zuten. Donostiako Aita Larramendi eta Urnietako Salesiar ikastetxeetako ikasleek jaso zituzten hurrenez hurren, lehen eta bigarren sariak. 'El Conquistador del fin del mundo' saioko aurkezle Julian Iantzik egin zituen aurkezle lanak. Bataplaneko giroa berotzeko Joseina Etxeberria 'Gaztea'-ko esatariak musika ipini zuen gazteen zoramenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak