Ugarkaldeko bigarren faseko 40 etxebizitza babeztu zozketatu zituzten atzo, martitzena, Zubikoako pilotalekuan. Hiru zatitan egin zuten zozketa:
- Elbarrituendako etxebizitzak, lehenengo
- Familia ugariendako, bigarren zozketan
- Zozketa orokorra, hirugarrena
Zozketa orokorrean, zenbaki bat atera zuten lehendabizi (263a) eta horrek baldintzatuta, zenbakia aldatu egin zieten zerrendako lagunei (263a 1 zenbakia zen, 264a 2...).
Hurrengo zozketak
Martitzenean zozketatu zituzten etxebizitzak egiten ari dira dagoeneko eta datorren urterako bukatu gura dituzte. Aurtengo urtea bukatu aurretik, Ugarkaldeko beste 57 etxebizitza (17 tasatuak eta 40 babestuak) eta San Martineko beste 45 (babestuak) zozketatu gura dituzte.