Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek zortzi domina ekarri zituzten Andoaingo piano jaialditik, hilaren 14an eta 15ean. Hain justu ere, urrezko domina bat, zilarrezko bost eta brontzezko bi. Araceli Guridi eta Izaskun Barreña irakasleak oso gustura daude gaztetxoek egindako lanarekin. Jaialdian parte hartu zuten: Jone Etxeberriak, Koldo Gorostidik, Enaitz Ibabek, Eneko Ibabek, Asier Mantxolak, Lide Mantxolak, Sara Zubiak eta Iñaki Zumaldek.