Kanposanturako bidea itxi egingo dute bi noranzkoetan. Hortaz, saihesbidetik datozen autoek ezin izango dute parrokia aldera hartu. Dena den, Bidebarrieta alderako bidea zabalik egongo da. Era berean, herritik, unibertsitate aurretik irteteko ohitura dutenek, ordezko bideak erabili beharko dituzte; izan ere, kanposanturako bidea eta Ibarratik saihesbidera dagoen irteera itxita egongo dira-eta.
Postetxera joateko hiru bide
Postetxera autoz joan gura duten herritarrek ere aldaketak nabarituko dituzte zirkulazioan. Unibertsitate etorbideko sarrera moztuta egongo da. Hortaz, hiru aukera dituzte postetxera heltzeko: alde batetik, saihesbidetik, Ibarrako sarreratik sartu daitezke. Beste alde batetik, Otadui Zuhaiztitik sartu eta Lizaur kaletik irits daitezke postetxera. Azkenik, Aita Madina kaletik sar daitezke. Hiru sarrera dauden arren, udaltzaingotik esan digute, postetxera doazen auto guztiak Ibarra aldetik irten beharko direla saihesbidera, ezinbestean.
Autobus geltokiak
Postetxe atzeko autobus geltokia toki berean mantenduko dute; baina Euskadi Etorbideko autobus geltokia lekuz aldatuko dute: autobusa Bidaurretako biribildunean geratuko dira.
Zirkulazio aldaketa hauek eragingo duten nahaspila kontutan hartuta, pazientziaz eta kontu handiz gidatzeko eskatu dute udaltzaingotik.