Bestalde, 616 ibilgailua zerga ordaintzetik kanpo geratuko dira, ibilgailu zaharrak direlako edo elbarriendako ibilgailuak direlako.
Errekargua
Agiria helbideratuta ez dutenek gutuna jaso dute etxean zergaren ordainketaren berri emanez. Epea bukatzear dagoenean, ordaindu ez dutenek beste gutun bat jasoko dute. Apirilaren 25etik aurrera %5eko eta %15eko errekarguarekin jasoko dute agiria. Epe guztiak bukatzen direnean zirkulazio zerga ordaindu ez dutenei ibilgailua kenduko diete.