Zirkulazio zerga ordaintzeko epea, apirilaren 23ra arte

Mireia Bikuña 2010ko mar. 12a, 15:05
Guztira, 779.883 euro jasoko ditu Udalak trakzio mekanikodun ibilgailuen agirien kobrantzatik. Guztira, 6.957 agiri egin dituzte, iaz baino 48 gehiago.

Epetik kanpo, errekarguarekin

Zirkulazio zergaren agiriak helbideratuta duten herritarrek, dagoeneko jaso dute banketxe edo aurrezki kutxaren abisua. Herritarren gehiengoak kutxen bidez egiten du ordainketa. Guztira, 5.925 agiri egin dituzte.
Aldiz, gainerako 1.032 agirien jabeek eskura ordaindu beharko dute. Horiei gutuna bidali diete udaletxetik, eta borondatezko ordainketa epea apirilaren 23an bukatzen dela jakinarazi diete. Udal bulegoetan ordaindu behar dute. Epe hori bukatu ondoren, ordainketa egin ez duenari %5eko errekargua ezarriko diote. Bigarrenen oharra jaso arren ordaintzen ez dutenek %15eko errekarguarekin jasoko dute agiria. Epe guztiak bukatuta zirkulazio zerga ordaintzen ez dutenei ibilgailua kenduko diete.

Elbarriendako aldaketak

2009ko datuetatik 2010ekoetara beheraka nabarmenena izan duena, zergatik kanpo geratzen diren ibilgailuen kopurua da –ibilgailu zaharrak direlako edo elbarriendako ibilgailuak direlako geratzen dira zergatik kanpo–. Iaz, 616 ibilgailuk ez zuten zergarik ordaindu, eta, aurten, 494 bakarrik dira. Beherakada Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren ondotik dator. Izan ere, zergarik ez ordaintzeko eduki beharreko elbarritasun maila aldatu egin dute. Orain arte, %33tik gorako elbarritasuna zutenek ez zuten ordaintzen. Baina, orain, portzentajea handitu egin dute. Zergarik ez ordaintzeko %65etik gorako elbarritasuna eduki behar dute.
Bestalde, %33 eta %65 arteko elbarritasuna dutenek zazpi puntuko mugikortasun arazoa izan behar dute zergatik kanpo geratzeko. Azkenik, erabiltzen duten autoak 14 zaldi fiskal baino potentzia txikiagoa izan behar du.
2009an zerga ordaindu barik geratu ziren guztiei, aldaketen berri emanez, gutunak bidali dizkiete, norberak aurkeztu beharreko txostenak gertu izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak